GREBA DEIALDIA KANPUSEAN

Ikasle Sindikatuak greba deialdia egin zuen pasaden uriarren 21, 22 eta 23an, LOMCE erreformari aurre egiteko.

Ikasle Sindikatuak 72 orduko greba deialdia egin zuen LOMCE hezkuntza erreformaren kontra. 72 ordu hauek pasaden urriaren 21, 22 eta 23an izan ziren, izan ere, toki askotan greba bakarrik egin zen asteazkenan. Gure kanpusean, nahiz eta deialdia ez zen oso ondo helarazi (ikasle eta irakasle ugarik ez baitzuten grebaren berri), ikasleek bakarrik 22an egin zuten greba. Dena den, kopuru txiki batek hiru egunetakoa egitea erabaki zuen.

Ikasle Sindikatuko Ana García idazkari gorenaren esanetan, greba honen xedeak Werten dimisioa aldarrikatzea eta LOMCE erreforma deuseztatzea ziren. Horretarako, herrialde osoko probintzietan zehar manifestazioak antolatu ziren, asteazkenean eta ostegunean batez ere. Euskal Autonomia Erkidegoan Bilboko Arriaga Plazan, Gasteizeko Plaza Postan eta Donostiako Ibaetako aularioan izan ziren.

Baina… borroka hau ez da ez hemen hasten ez amaitzen. Egin dira manifestazio eta greba asko hezkuntza erreforma berrien kontra eta ez dira azkenak izango. Lehen aipatutako Ana Garcíak esan du egon litekeela beste greba deialdia azaroan, CC.OO.-rekin batera prestatuta.

Hona hemen manifestazio batzuen irudi eta bideoen aurkezpen txikia:

 

 http://youtu.be/3ieVtdrweIg

 

0 comments