Jaurlaritzak 2,17 milioi euro gehiago emango dizkio EITBri 2015ean

descarga

2014ko azaroaren 23a, osteguna. Egun hartan, Berria egunkariko Urtzi Urkizu kazetariak idatzitako hainbat albiste irakurri ahal izan genituen. Blog honen sortzaileentzat EITBren etorkizuneko aurrekontuarekin zerikusia zuen berria baikorrena iruditu zitzaigun. Hori dela eta, sarrera hau egitea erabaki dugu, zuekin guztiekin partekatu ahal izateko.

Dirudienez, Eusko Jaurlaritzak 109,8 milioi euro gehiago emango dizkio euskal irrati-telebista publikoari 2015. urterako, hots, aurten baino 2,17 milioi gehiago (% 2,1eko igoera). Gainera, jakin beharra dugu, aurrekontua bost urtez jarraian jaitsi ondoren, lehendabiziko aldiz handitu egin dela. EITBk dagoeneko iragarri du aurrekontu berriaren igoeraren erabilera: alde batetik, langileen esparruan inbertituko da, eta bestetik, edukien kalitateari eusteko erabiliko da. Etorkizuneko aurrekontua igotzea positiboa badirudien arren, EITBko Administrazio Kontseiluko bileran ez dira guztiak alde egon, igoera honek kontrako bi boto izan dituelako, sei abstentzioekin batera.

Albistea aztertu eta gero, blog honen sortzaileok EITB taldearen aurrekontua igotzea guztiz beharrezkoa dela ondorioztatzen dugu. Izan ere, azken denboraldian, ugariak izan dira euskal irrati-telebistak jasotako kritikak programazioari dagokionez. Horrez gain, gure euskal gizartean hainbeste pisua duen hedabideak euskara hedatzeko funtzioa betetzen jarraitu behar duela uste dugu. Hori dela eta, gure buruari galdetzen diogu ia zein arrazoi izango duten zenbaitek aurrekontuaren igoeraren aurka egoteko.

Zuk zer deritzozu? Parte hartu!

http://www.berria.eus/paperekoa/2451/036/003/2014-10-22/jaurlaritzak_217_milioi_euro_gehiago_emango_dizkio_eitbri_2015ean.htm

0 comments