PETER BAKKER KANPUSEAN

Pasaden asteazkenean bisita berezia izan genuen kanpusean. Peter Bakker Aarhus unibertsitateko hizkuntzalari daniarra etorri zen Euskararen jatorria eta ahaidetasunari buruzko hitzaldia emateko. Bertan, Euskararen ezaugarri arkaikoei begiratuz, Euskara kaukasoko eta Pakistango hizkuntz batzuekin lotu zuen. Dena den, ez zuen guztizko arrakasta lortu eta Euskara oraindik…

ZELAKO ORGANIZAZIOA!

Ikasleoi irakasleek eskola-bizitza guztian zehar esan digute ikasgaia egunean eramateko eta geneuzkan lanak edo etxeko lanak epe barruan entregatzeko gure esfortzua aintzat hartuta izan nahi bagenu. Batzuetan presiopean ikusten dugu gure burua dena egunean eramateko, baina, ala eta guztiz ere, gure arreta behar ez duten…

Piztu euskara!

Aurtengo Araba Euskaraz Oiongo San Bizente Ikastolak antolatuko du, Gasteizen, 2015eko ekainaren 14an. Jaiaren leloa aukeratu dute dagoeneko: Piztu euskara!  Baina aurten aldaketa nabarmen bat egongo da. Oiongo ikastolak Araba Euskaraz Gasteizen prestatuko du jaia, eta ez bere herrian, hau da, Oionen.

Gema Berzal, ikastolako zuzendari pedagogikoak esan duenez, leku aldaketa hori erabaki “zaila eta landua” izan da, baina horren aldeko hainbat arrazoi aurkeztu dituzte. Alde batetik, ez zuten nahi aurten Araba Euskaraz berriro Arabar Errioxan ospatzerik, 2012an Bastidan izan zelako eta iaz Lapuebla Labarkan. Beste alde batetik, jaia Gasteizen ospatzeak zenbait onura ekarriko dizkie, kominikabideak, azpiegiturak… Horrez gain, Armentiako ikastolako gurasoen laguntza jasoko dutenez, ibilbidea Armentiako baselizaren inguruan egin nahi dute.

Logoari dagokionez, bonbilla bat da, leloarekin bat datorrena. Honi buruzko azalpena Cristina Ruiz Carrillo ikastolako guraso elkarteko kideak eman du: “Bonbilla bat pizterakoan gure inguruan dagoena beste modu batean ikusten dugu; ikuspuntua eta pertzepzioa aldatzen dira”.

Araba Euskarazek biltzen duen dirua zenbait gauzetarako erabiliko da, haien artean azpiegiturak hobetzeko (duela 5 urte hasitako jantokia amaitu) eta guraso eta langileen egoera arintzea, euskararen aldeko proiektuetan lan handia egiten baitute.

Gure ustez, Araba Euskaraz bezalako jaiak oso garrantzitsuak dira euskararen erabilera sustatzeko, nahiz eta azkenaldian jendea ez den euskararengatik joaten. Oiongo San Bizente ikastolaren kasuan berebziko garrantzia du jai honek, Arabar Errioxan euskararen erabilera nahiko urria delako. Ikastola honetako irakasle zein gurasoak lan handia egiten ari dira jaia antolatzeko eta haien helburuak lortzeko.

http://www.berria.eus/paperekoa/1877/010/001/2014-11-27/euskara_piztu_eta_partekatu.htm

 

 

 

Euskarako azpidatziak Canal+-en

Hizkuntza bat guztiz normaldua, onartua eta erabilia izatea nahi bada, eguneroko bizitzan erabilia izane behar da. Gaur egun, gure eguneroko bizitza komunikabideek baldintzatzen dute hein handi batean, edonon baitaude. Gauzak hala izanik, eta gehien bat hizkuntza gutxitu baten kasuan, nahitaezkoa da komunikabideek haien programazioa hizkuntza horretan emititzea. Lan neketsua izan badaieke ere, hizkuntza gutxitu batentzat izugarrizko aurrerapausoa suposa dezake telebista, irratia eta prentsa hizkuntza horretan sortzea. Euskararen kasuan berri pozgarri bat dugu honi dagokionez: Canal+-ek euskarazko azpidatziekin estreinatuko ditu filmak abendutik.

Abenduaren 17an aurkeztu zen donostian kateak eta Gasteizko gobernuak sinaturiko ituna.  Itun honetan diotenez, zinema aretoetan arrakasta handiena izan duten filmak emango dituzte euskarazko azpidatziekin. Canal+-en zinema aretoetan baino lau hilabete geroago estreinatzen dituzte filmak eta abenduan hasiko da katea filmak euskaratzen. 2016. urterako 247 film baino gehiago euskaratuko dituzte, hala nola 24 telesail. Ikusleak azpidatziak erabiltzen ohitu daitezen, hiru urterako egin da hitzarmena. Estreinatzen diren filmen %60ak izango ditu azpidatziak eta aurten bertan 47 filme eta 2 telesail ikusi ahal izango ditugu euskaraturik. Hau gauzatzeko aurrekontua 369.332 eurokoa da, horietako 200.000 Eusko Jaurlaritzak ordainduko dituelarik. Gainera, azpidatziak urtebetez Canal+-enak izango dira eta epe hori igaro ondoren Jaurlaritzak eskuragarri jarriko ditu (oraindik ez dakigu zein lizentziarekin). Horrez gain, eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea den Baztarrikak esan zuen Espainiako Konstituzioak hizkuntza eskubideei diona faltsua dela eta eredugarritzat hartu zuen Canal+-en jarrera. Urtebeteko epea amaitutakoan, gainontzeko telebista kateek dohainik izango dituzte azpidatziak eta orduan haiek ere erabili beharko lituzketela uste du.

Itunaren aurkezpenaren egunean Hezkuntza, hizkuntza politika eta kultura sailburuan esan zuenez, Euskararen Legearen arabera herritarrek eskubidea dute informazioa euskaraz jasotzeko. Horregatik, uste dugu asmo hau izugarrizko aurrerapausoa izango dela euskararentzako, beharrezkoa baita hizkuntza bat indartzeko komunikabideetan normalizatua egotea. Hala ere, orainidk ere lan handia dago egiteko euskara guztiz normaltzeko.

http://www.berria.eus/paperekoa/2204/036/002/2014-11-18/canalek_euskarazko_azpidatziekin_estreinatuko_ditu_filmak_abendutik.htm

EUSKARAK GUTUN BAT IDATZI DIGU ARGIAKO BLOG BATEAN ETA FENOMENO BIRAL BIHURTU DA.

Josune Azurmendi, Argiako blogariak (Irrizbizi blogean) idatzitako testuak, oso hedapen handia izan du azken egunotan. Facebook edo whatsapp bezalako sare sozialez baliatuz, 1.000 lagunek baino gehiagok irakurri dute. Testu hau, euskarak lehen pertsonan idatzi digun gutun bat da. Honen bitartez, hizkuntza bildurrik gabe erabiltzera bultzatzen…

Euskal literaturaren egoera

Aingeru Epaltza idazleak, orain dela zenbait egun, euskal literaturari buruzko hitzaldi bat eman zuen. Bertan, gure literaturaren egoera eta etorkizuna aztertu zituen. Iruindar idazleak azaldu zuen bezala: “Inoiz egin den literaturarik onena, ugariena, zabalena eta anitzena egiten ari gara. Inoiz baino idazle, bitartekari eta irakurle…

KALEAN KANTUZ!

Kantatzea betidanik izan da Euskal Herriko kulturaren atal garrantzitsu bat, mamitsua. Kantua, bere lekua ondo mantendu egin du urteak eta urteak bertoko kantu tipikoekin edota bertsolaritzarekin. Gaur egun baita euskal musika dezente zabalduta dago, gazteen artean gehien bat. Hala ere, badira nagusiak oraindik animatzen direla kantatzera gaztaro urteak gogoratu bitartean.

Hondarribian, kalean kantatzen jarraitu nahi dute eta horregatik azaroaren 23an (igandea), eguerdiko 12etan Damarri kalean kantaldi bat prestatu dute euskaraz. Euskal kanta sorta bat kantatuko da partaide guztien artean. Horretarako izena eman behar da eta sarrera erosi Klink Elkartean, Kai-Alde goxotegian, Alzaga Urdaiazpiko dendan eta Batzokian. Ekitaldi honen helburu nagusia giro ezin hobea sortzea da eta denak pozik elkarrekin egotea musikaz gozatzen. Festarekin jarraitzeko, abesru ondoren bazkari bat egongo da Klink Elkartean.

 

 

http://www.hondarribia.org/agendaficha.asp?id=1432&idioma=eu

GETXO ETA EUSKARA

Getxo Bizkaiko herria da, nahiz eta euskaraz mintzatzen dela ez uste, biztanleriaren %20ak Euskara egunero bere bizitzan erabiltzen du. Hala ere, kopuru hau ez da nahikoa Getxo herri euskalduna izateko, Euskara normaldua oraindik ez baitago. Orain aipatutako %20 horrek euskaraz kantatzen du, musika euskalduna erabiltzen…

Ikasle eguna!

Gasteizko Unibertsitatean ikasten dugunok Ikasle eguna iragartzen zuten hainbat kartel ikusi ahal izan ditugu pasaden aste osoan zehar. Eskegita zeuden kartelak handiak, txikiak, batzuk garbitasunez egindakoak, beste batzuk ez hain garbiak, koloredunak, koloregabekoak… ziren, eta guztiek azaroaren 13an, ostegunean, burutu izan den Ikasle egunean parte…

EUSKARA BATUA ETA EUSKALKIAK LITERATURAN

Duela 25 urte euskera batua jaio zen. Hasieran egondako gatazkei amaiera eman zaie gaur egun eta gehienek uste dute oso erabilgarria dela euskal munduarentzat.
Itxaro Bordaren arabera, prentsan, telebistan etab, eragin oso handia izan du euskara batuak. Euskal literaturan ere, 70eko hamarkadan egon zen “boom” aren eragileetako bat izan zen.
Andolin Eguzkitzaren arabera, “euskera estandarrean, muin bat dago hiztun guztion amankomuna dena eta hori da erabiltzen dena, baina hori ez da nahikoa literatura idazteko”. Beraz, honen arabera, idazle guztiak euskara batuaren arauak errespetatuz eta beraien euskaratik abiatuz hasi beharko ziren idazten.
Azken 20 urteotan, euskara batuan aldaleta eta molde berriak sortu dira eta hauek erabilerak eragina izan dira.
Beraz, bideo honetan ondo azaltzen da euskara batuak duen eragina literaturan. Honi esker, edozein euskaldun da gai euskarazko edozein idazki irakurri eta ulertzeko.

Bideoa ikusteko

http://www.eitb.com/eu/telebista/programak/sautrela/bideoak/osoa/2709106/bideoa-nola-erabili-euskara-batua-eta-euskalkiak-literaturan/