Euskara eta euskal mitologiaren hilabetea Aurrerantz-en.

 Aste honetan klasean hitz egin dugu Bilbon egiten den proiektuari buruz Euskara aisialdian sustatzeko. Proiektu oso ona da Euskararen normalizazioa lortzeko, gehienbat Euskara hezkuntza edo familia esparruan zabaltzen saiatzen delako.

   Dena den, hori ez da Euskara aisialdian indartzeko egiten den ahalegin bakarra. Aisialdi talde txikiek ere parte hartzen dute prozesu honetan. Zuekin gustatuko litzaidake partekatzea Aurrerantz-en kasua. Aurrerantz Portugaleteko Aisialdi Sarearen elkarte bat da eta umeen aisialdian batez ere aritzen da. Nik Ludoteka proiektuari buruz hitz egingo dizuet. Ludotekaren bitartez 5-10 urte bitarteko umeak hilabetero 3 ostiraletan 2 ordu ematen dituzte begirale bolondres talde batekin. Hilabetero, gai bat aukeratzen da eta horren buruan egiten dira ekintzak umeekin. Azaroan, justu Euskararen erabilera aztertzea eta euskal mitologia haurrengana hubiltzea daukate xede. Adibidez, lehenengo topaketan honako ekintzak egin ziren:

  • Antzerkia pertsonai mitologiko desberdinak eta beren ezaugarriak azaltzen.
  • Marrazki lehiaketa “Euskarak zuentzat zer esan nahi du?” lelopean eta irabazleak egunkarian aterako dira.
  • Aulki-jokoa euskal abestiekin eta sorgina pirulina.
  • Haurrek Euskara zein esparrutan erabiltzen zuten azterketa.

Aipatu beharra dago umeei asko gustatu zitzaiela gaia eta, nahiz eta hasieran kostatu zitzaien haien artean euskaraz mintzatzen ohitzea, azkenean ohitu ziren eta euskara zen entzuten zen hizkuntza bakarra.

 

IMG_20141107_185705                  IMG_20141107_182055

0 comments