GETXO ETA EUSKARA

Getxo Bizkaiko herria da, nahiz eta euskaraz mintzatzen dela ez uste, biztanleriaren %20ak Euskara egunero bere bizitzan erabiltzen du. Hala ere, kopuru hau ez da nahikoa Getxo herri euskalduna izateko, Euskara normaldua oraindik ez baitago.

Orain aipatutako %20 horrek euskaraz kantatzen du, musika euskalduna erabiltzen du haren dantzetan, euskaraz irakurtzen du, pelikulak, antzerkiak edo magia saioak ikusten ditu eta arraroa den arren, euskaraz kozinatzen du. Dena den, urte garai hau heltzen denean (Abenduaren 3an Euskararen eguna da) are gehiago sustatu nahi dute euskararen erabilera, horretarako, Euskal Kulturaren jardunaldiak prestatzen dituzte. Nagusiki jardunaldi hauek euskal kontzertuz, familia tailerrez, literatura ekintzaz, antzerkiz, zinemaz… hornitu dute urte amaierako geratzen den hilabete eta erdi hau. Ekintza hauek Bizarra Lepoan, Albe, Sendi, Egizu, UK aldizkaria, Itxas Argia, Kalabazan Kultur Ekimena, Bizkaiko Trikitixa eta Foru Aldundiak antolatuko dituzte.

Atzo, bertsolarien topaketa egon zen Getxoko kasinoan eta gaur bertan, esaterako, Magiklown magia saioa egingo da. Bihar, berriz, Vivaldiren Urtaroak antzezlana egingo da. Azaroaren 17an Argihizkiak erakusketa egingo da Villamonteko kulturgunean edo booktrailer  lehiaketa egingo da abenduan, non internet bitartez 12 eta 18 urte bitarteko nerabeak liburu baten promozioa egingo dute.

“Queremos facilitar a la ciudadanía la oferta global de las actividades que durante dos meses se   desarrollarán en el municipio, tanto para el impulso del euskera como para acercar la cultura vasca o también poder disfrutar del tiempo libre en esta lengua. Por esta razón, la oferta incluye actividades de muy diferentes características, según modalidad, gustos o tipo de público, ya que pensamos tanto en personas vascoparlantes como en las que saben algo o no saben, pero tienen interés por la lengua y la cultura vasca ”, explica el concejal responsable del área, Koldo Iturbe.

Albiste honetan ikus dezakegu argi eta garbi normalizazioari buruz hitz egiten ari dela, hau da, aisialdiaren esparruan hedatu nahi dela Euskararen erabilera eta hiztun gehiago erakarri edo Euskara dakiten eta hitz egiten ez dutenei era batean animatu erabiltzera. Niri oso ideia ona iruditzen zait, ekintza ugari eta mota desberdinetakoak antolatu dituztelako eta, gainera, hiritar gehienei zuzenduak. Lehiaketak gazteentzat, magia haurrentzat, antzezlanak eta erakusketak helduentzat eta zinema familia guztiarentzat. Hala ere, gustatuko litzaidakeena da ez antolatzea bakarrik jardunaldi hauek euskararen eguna denean, urtean zehar euskaraz zerbait egotea baizik. San Valentin eguna denean, maite duzun pertsonari zerbait oparitzea ondo dago, baina urtean zehar egunero adierazi behar diozu zenbat maite duzun. Orduan gauza bera gertatzen da Euskararekin, adierazi diogun zenbat maite dugun urte osoan!

getxo-itxartu-dantza-taldea_30376_1

http://www.deia.com/2014/11/13/bizkaia/margen-derecha/el-euskera-marca-el-paso-en-getxo

0 comments