EUSKARAK GUTUN BAT IDATZI DIGU ARGIAKO BLOG BATEAN ETA FENOMENO BIRAL BIHURTU DA.

Josune Azurmendi, Argiako blogariak (Irrizbizi blogean) idatzitako testuak, oso hedapen handia izan du azken egunotan. Facebook edo whatsapp bezalako sare sozialez baliatuz, 1.000 lagunek baino gehiagok irakurri dute.
Testu hau, euskarak lehen pertsonan idatzi digun gutun bat da. Honen bitartez, hizkuntza bildurrik gabe erabiltzera bultzatzen gaitu.
Pertsona asko daude ez dutenak euskaraz hitz egiten, akatsak egiteko bildurra dutelako, eta testu honen mezu nagusia, mintzatzeko bildurrik ez izatea da.
Pertsonalki, testu osotik gehien harritu nauen atala, amaierako zati hau izan da:
-“Amaitzeko, mesedetxo bat eskatu nahi dizut; ez dakit hiltzen ari naizen edo ez, baina bizirik jarraitu nahi dut denbora luze batez, beraz gauza bakarra esango dizut: zakarretara bota behar banauzu gehiegi erabili izanagatik izan dadila.”
Nire ustez, betidanik gure alboan izandako “lagun” hori, ezin dugu alde batera utzi. Behar bada ez gara konturatzen, euskaraz mintzatzeko bildur horiek, azkenean gure ama hizkuntzaren desagerpena eragingo dutela, eta bera hiltzean, gu ere hilko gara berarekin.

Argiako linka: http://m.argia.eus/berria.php?id=50857

Berak idatzitako blogeko sarrera: http://www.argia.eus/blogak/josune-azurmendi/

0 comments