ZELAKO ORGANIZAZIOA!

Ikasleoi irakasleek eskola-bizitza guztian zehar esan digute ikasgaia egunean eramateko eta geneuzkan lanak edo etxeko lanak epe barruan entregatzeko gure esfortzua aintzat hartuta izan nahi bagenu. Batzuetan presiopean ikusten dugu gure burua dena egunean eramateko, baina, ala eta guztiz ere, gure arreta behar ez duten gauzak edo ekintzak baztertuz eta alde batera utziz, egin beharreko klaseko/unibertsitateko betebeharrak egiten ditugu lehenengo eta behin. Horrela erakutsi digutelako irakasleek.

Irakasleak aldiz, lehenengoak dira aholku hau betetzen ez dutenak. Horretako adibide garbi bat da zuzendutako azterketak nahi dutenean ematen dizkigutela, lau aste edo denbora gehiago igarotzen bada ere egindako egunaz. Hala ere, sarrera honen bidez gaur kexatu nahi dut errektoreordearen organizazio kaskarra dela eta.

Gorabehera, azaroaren 27an, ostegunean gertatu zen. Egun horretarako UPV/EHU Ikasleen Kontseiluak lanuzte akademikoa egiteko deialdia antolatu zuen ikasleok eskubidea daukagulako gure eskubideak aldarrikatzeko eta protesta akademikoak egiteko. Honetan parte hartzeko, errektoreordeak asteazkenean mezu bat unibertsitateko postan utzi behar izan zigun baina ez zitzaigun ezer ailegatu. Horregatik, klaseko inork ez zen jabetu geldialdiaz, eta jabetu ziren gutxik kanpoko beste batzuengandik izan beharko zen. Izan ere, mezua geldialdiaren egunean, ostegunean bertan eta gainera arratsaldean ailegatu zitzaigun postara eta klaseko batzuei bakarrik. Errektoreordearen profesionaltasun eta atentzio falta honek gure klaseko kideen artean haserrea pizten joan zen arratsaldea igaro ahala.

Laburbilduz, nire aburuz, irakasleek erakusten diguten metodologia hau dena egunean eramatearena eraginkorra iruditzen zait, baina, aldi berean, irakasleek (eta kasu honetan errektoreordeak) haientzat ere aplikatu beharko luketela pentsatzen dut, eta serioago hartu haien lana. Modu honetan, ostegunekoa bezalako gertakariak saihestu genitzake, hobeagoa izango zena guztiontzako.

0 comments

*