PETER BAKKER KANPUSEAN

Pasaden asteazkenean bisita berezia izan genuen kanpusean. Peter Bakker Aarhus unibertsitateko hizkuntzalari daniarra etorri zen Euskararen jatorria eta ahaidetasunari buruzko hitzaldia emateko. Bertan, Euskararen ezaugarri arkaikoei begiratuz, Euskara kaukasoko eta Pakistango hizkuntz batzuekin lotu zuen. Dena den, ez zuen guztizko arrakasta lortu eta Euskara oraindik hizkuntza isolatuen barruan kokatzen da.

Hitzaldi honetaz gain, asteartean Donostiako San Telmo museoan beste hitzaldi bat eman zuen, oraingoan XVI. mendean gaur egungo Kanadan indioek ikasi zituzten euskarazko hitz batzuei buruz. Hitzaldi bera errepikatu zuen ostegunean Hernaniko Ideo de Orona auditoriumean.

Nire ustez, gu joan ginen hitzaldiaren gaia oso interesgarria izan zen. Gainera, ingelesa ulertzeko nahiko erraza izan zen, hitz teknikoak agertu ziren arren. Esan beharra dago azaltzeko oso era aspergarria aukeratu zuela eta, azken finean, jarraitzea kostatzen zuela. Hala ere, gustatuko litzaiguke Bakkerri eskerrak ematea etortzeagatik eta hurrengoan puntualagoa izatea !

0 comments