Euskararen oroimen historikoa berreskuratu dute dokumental batean
Bernat Alberdik (Gipuzkoa Berria) “Euskara, ospela eta egutera” dokumentala publikatu du euskararen historiaz eta haren oroimenaren garrantziaz jabe gaitezen. Dokumental honek euskarak gaur egun arte jasandako mesprezua kontatzen digu, eta baita honen transmisioari mantentzeko denok batera herri batu baten modura borrokatzea dela gakoa adierazten du.
Bideoa lantzerakoan, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskal Memoria fundazioarekin eta Gipuzkoako udalekin batera egon da lankidetzan, euskararen oroimen historikoa berreskuratu nahian. Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskarako zuzendariaren iritziz Euskal Herrian euskararen normalizazio kontzeptua nahiko bereganatuta dago baina euskara beraren kontakizuna ez hain beste. Historian zehar, hizkuntza guztiek jasan duten bezala, euskarak hainbat oztopo, traba eta debekuak izan ditu (Frankoren garaian euskaraz hitz egitea debekatu zuten, adibidez) baina bere lekuan jarraitzeko ahalegin miresgarria goresten du Zigorrek baita.
Bestalde, Zigor Etxeburua Euskara zuzendariak nabarmendu du dokumentalean egiten den hausnarketa indartu eta gizartera bideratzeko garaia heldu dela euskaldunon bizitzak ezin baitira frustrazioaren bidean barrena jarraitu. Baina normalizazio linguistikoa egoteko lehenengo normalizazio politikoa egon behar da.
Halaber, dokumentalak hainbat testigantza jasotzen ditu, besteak beste, Kontxi Beitia, Xabier Amuriza, Dabid Anaut, Garbiñe Petriati eta Joan Mari Torrealdairen ahotik.
Aurretik esandakoari buruz erreflexionatu ondoren, euskara bera bakarrik hiltzeko bidean jarri dela baieztatzea txarto egongo legoke, guk geuk hiztunok izan garelako hizkuntza gutxitutzat bihurtu dugunok, ezin baitugulako esan arro gaudela gure hizkuntzaz eta euskaldun egiten gaituen identitatearekin eta benetan bide erraza eta globalizatua hautatu. Esan beharra dago, hau blogari baten hausnarketa dela berriaz baliatuz eta bakoitzak bere iritzi desberdinak dituela.
Bideoaren linka
http://www.youtube.com/watch?v=IXy8W7B786Q