EUSKARAREN EGUNA MUNDUAN ZEHAR

Aste honetako pasa den azteaskenean, Abenduak 3, Euakararen Nazioarteko Eguna ospatu izan da Euskal Herriko ikastola, institutu eta beste hainbat leku askotan. Egun hau nagusiki nagusitzen da euskararen normalizazioa bultzatzeko naiarekin, baina ez bakarrik egun konkretu honetan, baizik eta urteko 365 egunetan.

Gainera, euskal Herrian ez ezik, hemendik kanpo, hau da, munduko hainbat tokitan ekitaldi ugari antolatu zituzten Euskararen Eguna ospatzeko, konturatu gaitezen ez bakarrik euskal Herrian, baizik eta beste munduko hainbat tokitan euskararen alde daudela eta haren normalizazioaz borrokatzen daudela.

New Yorkeko Manhattan hiriko eskola publiko bateko kartela.

New Yorkeko Manhattan hiriko eskola publiko bateko kartela.

Baina, kalean ez ezik, sarean baita oso aktibo egon zen Euskararen Nazioarteko Eguna. Horretarako twitter apliazioaz baliatuz eta #eusgara etiketa erabiliz,suertatu nahi izan zuten munduan zehar zenbat pertsona daude euskararen alde. Arrakastatsua izan zen ideia eta honako mundu mapan ikus dezakegu zein leku desberdinetatik ailegatu ziren txioak.

Munduko toki askotatik bidali izan dituzte txioak.

Munduko toki askotatik bidali izan dituzte txioak.

Halaber, 1.292 webgunek domeinua dute dagoeneko, eta hori ospatzeko Euskararen Nazioarteko pasa den egunean, Puntueus Fundazioak EiTBko egoitzan ekitaldi bat egin zuen goiz hartan. Horretan, enpresek, elkarteek eta erakunde publikoek aldatu egin zuten domeinua eta abenduak 3 honetatik aurrera edonork erregistratu egin ahalko da. Josu WaliƱo Puntueus, egitasmoaren zuzendariak txio bat publikatu zuen egun hartako arratsaldean ideia gora doala esanez, bide onetik hain zuzen ere.

http://www.blogseitb.net/euskara/2014/12/03/euskararen-eguna-eusgara-z-mundu-zabalean/

0 comments