ETB1 euskara bultzatuz

Urte berri bat hastear dagoelakoan edo Eusko Jaurlaritzak aurrekontuari dagokionez eskuzabalagoa izan delakoan, ETB1 kanalak zenbait programa-erreforma planteatzeari ekin dio urtarriletik aurrera praktikan jartzeko.

Horietako zenbait aldaketa hurrengoak dira: alde batetik, goizero 07:00etatik 09:00etara haurrentzako saio bat egingo dute (xehetasunak aurkezteke daude), eta bestetik, Egun on, Euskadi saioa ETB2 kanalera pasatuko dute.

Esan beharra dago, Egun on, Euskadi saioa 2013ko apiriletik emititzen dela euskaraz, hortaz, aipatutako aldaketa aurrera eramanez, gaztelaniaz egiten hasiko lukete. ETBko langile-batzordeak, ordea, programa hori ETB2ra ez mugitzeko eskaera egin dute, euskara bultzatzearen kontrako bidean egongo litzatekeelako. Beraz, zorionez, ez da inolako aldaketarik gertatuko.

Begi bistakoa da euskal hedabideek euskararen alde egiten ari diren esfortzua. Izan ere, euskarazko saio berriak egitea albiste nahiko positiboa da gure hizkuntzarentzat. Gainera, kasu honetan, umeei zuzentzea lagungarria dela uste dugu euskararen erabileraren sustapenerako. Horrez gain, oso garrantzitsua deritzogu komunikabideen atzean euskararen alde egiten duten langileak egoteari, hedabideek hizkuntza baten bultzadan duten pisuko funtzioa kontuan hartuz.

 

0 comments