EUSKARARI ERASOTZEKO HIRU AITZAKIA

Hiru aitzakia nagusi erabiltzen dituzte, euskara azpiratuta eduki nahi dutenek.
Lehengoa da, euskarak ez duela gaitasunik zientziarako eta teknologiarako. Beraz, askok balio gutxikotzat jotzen dute.
Bigarren aitzakia, soziala eta komunitarioa elkarren aurka jartzetik dator. Politika sozialari dagokionez, aberastasunen banaketarekin loturikoak izango dira kontuan hartzeko arazoak. Izan ere, euskeraren aldeko aldarrikapena traba bat da gizarte bat eraikitzeari begira. Baina ez da zenbatu gastu modura espainiera eta frantsesa ezartzeko erabiltzen den dirua, ezta horien ezarpenak, zer nolako eragina duen euskaldunon artean.
Azkenik, hirugarren aitzakia bezala, multikulturalismoarena da. Honen helburua, bizikidetza eremu on bat lortzea izango da.

0 comments