FANTASIA ETA NOBELA BELTZA EUSKARAZ

Alberto Ladron Arana Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea da, eta azkenaldian “thriller”-ak idazten aritu da. Hona hemen idazleari egindako elkarrizketa baten nondik norakoak:

Bere pertsonaia sortuberrianri buruz galdetzen diotenenan, foruzain bat aukeratu izanaren arrazoiak azaltzen ditu. Ladron Aranak dionez, pertsonia hau asmatu zuen bere hurrengo nobeletan ere erabiltzeko asmoz, lan gutxiago suposatzen baitu argumentua bakarrik asmatu behar izateak. Gainera, bere pertsonaia foruzaina izanik, foruzainen lan egiteko modua arakatu du. Bere nobelak Nafarroa du ezenatoki, eta paisaia horrekin batera kritika ere egin du, gaur egungo Nafarroaren egoerari buruzkoa, alegia. Garrantzi handia ematen dio beste alde batetik nobelaren erritmo biziari, hare ustez irakureek eskertzen duten zerbait da eta nobealren haria jarraitzen laguntzen du. Hizkuntzari dagokionez ere, hizkuntza erraza eta zuzena erabiltzen du, irakurleen lana errazteko baita ere. Zenbait kritiketan bere estiloa zineatik gertu dagoela ere aipatzen da Honi buruz idazleak esaten du horren jatorria bere zinemarekiko zaletasuna dela eta gainera, irakurleari eszena ikustarazi nahi izaten diola. Etorkizunari begira, noblea beltza idazten jarraitzeko asmoa, nahiz eta bere hurrengo liburua fantasiazkoa izango den, duela zenbait urte idatzi zuen nobela baten berridazkta, hain zuzen.

Gure ustez, berri honek ezkutuan duen mezua oso pozgarria da. Euskara literaturan erabiltzea garrantzi handiko gauza da, hizkuntza normaltzeko ezinbestekoa delako. Gainera, uste dugu euskarazko literatura bultzatu behar dela, izan ere, nahiz eta badauden liburu nahikotxo euskaraz argitaratzen direnak, ondo dago beti liburu gehiago egotea, inoiz ez baitaude soberan.

0 comments