Euskarazko zinema euro baten truke, Gabonetan

Datozkigun gabon hauetan, abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte 14 film euskaraz eskainiko dituzte Euskal Herriko bost aretotan, Urruñan, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Bilbon.

Egitasmo honekin familia osoentzako film sorta bat eskaintzea da. Aurreko gabonetan izan zuen arrakasta ikusita aurten ere berriro errepikatzea erabaki dute, horrela kultura eta euskara biak batera modu positibo batean bultzatzea. Guztira, 14 film egongo dira ikusteko 24 saioetan banatuak, abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra arte.

Gainera aurten, Zinegabonak zikloak Iparraldean ere izango du bere tokia, Urruñako Itsas Mendi zinema aretoaren partaidetzarekin. Halaber, Bilboko EiTB-Multibox eta Golem Alondegia, Donostiako Principe, Gasteizko Florida eta Iruñeko Golem-Baiona aretoek ere bat egin dute ekimenarekin

Bilbora joz, eman den epearen barruan EiTBk Bilboko egoitzan duen Multibox aretoan emango ditu filmak eta abenduaren 27an eta 28an eta urtarrilaren 3an eta 4an gainerako zinema aretoetan, euro batean betiere. Etorrera areagotzeko, Multibox aretoko emanaldietarako gonbidapenak 3 komunitateetako kideen artean zozkatuko dira eta irabazleari opari bate mango diote.

Dragoi-Bola filma ikusi ahal egingo da, besteak beste.

Dragoi-Bola filma ikusi ahal egingo da, besteak beste.

Film hauek gozatu ahal izango dira: Aita Zombia naiz, Blackie & Kanuto, Bram Barrabas, Dinosauroen artean, Dragon Ball Z: Battle of gods, Ernest & Celestine, Freddy Igeldegi, Gazte Harrigarria T.S. Spivet, Jelly T tarzan eskasa, Maya Erlea pelikula, Olentzero eta jauntxoen iratxoa, Tarzan, Zigortzaileak eta Zipi & Zape eta kanikaren kluba.

Amaitzeko, nire aburuz ekitaldi hau euskal kulturarako oso onuragarria da hain zuzen ere honen ateak irekitze dituelako eta euro baten izanik erakargarriagoa egiten du arrakasta gehiago izaten.

http://www.eitb.eus/eu/kultura/zinema/osoa/2817374/zinegabonak-2014–euskarazko-zinema-euro-baten/

0 comments