Euskal musika nagusientzako

Gabonak heltzear daudela, badaude oraindik familiako kideei zer oparitu ez dakitenak. Horiek jakin beharko lukete, batez ere, haien gurasoei zer edo zer berezia erosi nahi dieten gazteek, haur-musikarekin lotura duen disko bat argitaratua izan dela, etxeko zeharrenei oroipe gozoak gogoraraziko dizkiena.

Printzesa Bizardunen Gaueko entziklopedia koxkorra da, alegia. Disko honek familiako nagusien aurpegietan irribarre handia marraztuko du, eta, dudarik gabe, dantzatzea eta kantatzea ezingo dute ekidin, betiere euskaraz.

Ondorioz, Gaueko entziklopedia koxkorra diskoak, zuon gurasoei edo familiako zaharrenei poztasuna eskaintzeaz gain, euskal musikara eragingo dion ekarpen aberatsa izugarria ere bada. Beraz, aurretik esan bezala, zer oparitzeko ideiarik ez dutenek apunta dezatela disko honen izena.

Bide batez, Euskaraz Blai blogaren partez, eguberri oso zoriontsuak opa dizkizuegu.

0 comments