LEHENENGO LAUHILABETEAREN AZKENENGO ZIRRARAK

Gure lehenengo ikasturteko lehenengo lauhilekoa amaitu da eta, blogaren hasieran egin genuen bezala, nola sentitzen garen momentu honetan adieraztea gustatuko litzaiguke. Zer irabazi dugu lauhileko honetan?

Hasteko, lagunak. Harrigarria da nola bakarrik heldu ginen eta orain jende mordo ezagutu dugu eta denbora tarte txikian zure betiko klasekidekin baino harreman estuagoa daukazu. Arraroa da, baina honela da.

Gero, heldutasuna. Batzuk bizitokiz aldatu dira, beste batzuk egunero 3 ordu ematen ditugu bidaiatzen eta, era batean, gure etxetik urrundu gara eta garai berria hasi dugu.

Ondoren, esperientzia bat eta duda askoei erantzuna aurkitu diegu. Esate baterako, ikasturtea hasi zenean ez genekien ondo aukeratu genuen, ikasketa hau guretzat izango zen ala ez edo gai izango ginela aurrera eramateko.

Amaitzeko, buruhauste ugari. Azterketak, ikasgaiak ebaluatzeko prozesuak… Institututik unibertsitatera aldaketa izugarria dela argi dago, baina ez nuen uste hain gogorra zela hasiera. Orain, urduri egoteko garaia dator, azterketak etortzear daude eta gure lehenengoak dira. URDURI EZTA? Zer uste duzue gure zirrarei buruz? Gauza bera gertatzen zaizue?

0 comments