BADOK, EUSKAL MUSIKA ESKUAN

Durangoko Azokako areto nagusian, Martxelo Otamendik, Jon Eskisabelek eta Pello Urzelaik, “Badok” aplikazioa aurkeztu zuten. Aplikazioa hau, euskal musika hedatu eta sustatzeko sortu zen. Maiatzetik aurkeztua izan zen unerarte (2014-12-07), 216.150 entzunaldi ahalbidetu zituen. Aplikazio honek, euskal musika gehiago entzutea ekarriko du.
Badok mugikorrerako aplikazioa, eskuragai dago Google Play (Android) eta Apple Store (iOS) dendetan dohainik. Pello Urzelairen esantan, “erabilgarria, osoa eta maila handikoa da Badok aplikazioa”.
Mota honetako aplikazioekin, euskal musika ezagunagoa, maitatuagoa eta entzunagoa izatea lortu nahi da.
Aplikazio honetan, guztira, 430 talde daude, eta 13.352 kantu entzun daitezke gutxi gora behera honen bidez.
Azken hilabetotan, Badok-en webguneak 117.606 bisita izan ditu. Urrian izan zuten bizita gehiengoa, 34.695 bisita kopuruarekin, batez ere, Berri Txarrak taldearen bigarren singleari esker.
Gure ustez, euskara zabaltzeko era eraginkor bat izan daiteke honako hau, eta jendea bultzatzeko euskal musika eta batez ere, euskal kultura ezagutzera.
-LINK: http://www.berria.eus/albisteak/106126/badok_aplikazioak_euskal_musika_gehiago_entzutea_ekarriko_du.htm

0 comments