EUSKARA BATUA ETA EUSKALKIAK LITERATURAN.

Duela 25 urte euskera batua jaio zen. Hasieran egondako gatazkei amaiera eman zaie gaur egun eta gehienek uste dute oso erabilgarria dela euskal munduarentzat.
    Itxaro Bordaren arabera, prentsan, telebistan etab, eragin oso handia izan du euskara batuak. Euskal literaturan ere, 70eko hamarkadan egon zen “boom” aren eragileetako bat izan zen.
   Andolin Eguzkitzaren arabera, “euskera estandarrean, muin bat dago hiztun guztion amankomuna dena eta hori da erabiltzen dena, baina hori ez da nahikoa literatura idazteko”. Beraz, honen arabera, idazle guztiak euskara batuaren arauak errespetatuz eta beraien euskaratik abiatuz hasi beharko ziren idazten.
   Azken 20 urteotan, euskara batuan aldaleta eta molde berriak sortu dira eta hauek erabilerak eragina izan dira.
   Beraz, bideo honetan ondo azaltzen da euskara batuak duen eragina literaturan. Honi esker, edozein euskaldun da gai euskarazko edozein idazki irakurri eta ulertzeko.
Bideoa ikusteko: http://www.eitb.com/eu/telebista/programak/sautrela/bideoak/osoa/2709106/bideoa-nola-erabili-euskara-batua-eta-euskalkiak-literaturan/

0 comments