Euskara munduan

Iñigo Asensio tolosarra, munduan zehar dauden euskaldunon artean hizkuntzarekiko zer nolako jarrera duten aztertzen ari da. Gero, datu hoiekin, “Euskara munduan” dokumentala osatuko du. Honen helburua, euskarak munduan zehar duen indarra aztertzea da. Iñigoren esanetan, munduko edozein txokotan aurki ditzakeguz euskal hiztunak baina leku guztietan ez dute euskararekiko jarrera bera. Iñigok aitortu du, bere presentziak nostalgia piztu diela batez ere adineko pertsonei, kasu gehienetan, ez dituzte euskal hiztunak inguruan eta urteak pasatu dituzte Euskal Herritik urrun. Pertsona hauek urduritasunez aritzen dira, akatzak egiteko bildurra dutelako, baina egun batzuk pasatu ondoren, barruan duten hizkuntza hori beldurrik habe erabiltzen dute. Euskera erabiltzeak, oroitzapenak ekartzen dizkie, beraien hautzaroa gogoratzen dute, eta Euskal Herrian bizi izandako une politak ere.
Elkarrizketa hau, euskera estandarrean idatzita dago. Honela, edozein euskaldun da gai hau ulertzeko.
Nire ustez Iñigo oso lan gogorra egiten ari da euskarak munduan duen hedapena eta indarra aztertzen. Lan honekin konturatu behar gara, hizkuntza erabili behar dugula eta beti ere nahiz eta Euskal Herritik irten, ez dugula geure ama hizkuntza den hori alde batera utzi behar, euskaldun egiten gaituelako.

0 comments